GAUR EGUN DAGOENA
EGINEN DUGUNA: OSASUN ARRETA EGONKORRA
HILEKO MEDIKU ARRETA KLINIKA MUGIKORRAREKIN
Hilero Ngameriek, Algama eta Ekurruchanaiko komunitateetako familiek klinika mugikorraren bisita jasoko dute, haurdun dauden emakumeen jarraipena egiteko, haur bakoitzaren txerto-erregistroa aztertzeko, eta haurren nutrizio-egoera ikusteko eta behar duenari laguntza emateko.
MALARIAREN ETA TUBERKULOSIAREN AURKAKO PREBENTZIOA
Lehenik, eltxo-sareak erabili behar dituztela sentsibilizatu, eta gaixotasun horien jarraipena egin. Bigarrenik, sintomak izan ditzaketen haurrei diagnostikoa egiteko brigaden bidez; horrek berarekin dakar Lodwar-eko ospitalera joatea (komunitateetatik 4 ordura), diagnostikoa egiteko prozedurak ez baitaitezke Kokuseleiko kontsultategian gauzatu.
HIRU ITZALPEKO GELA, HIRU DUTXA ETA KOMUN BIKOITZAK ERAIKI NUTRIZIO UNITATEETAN
Haurren artean beherakoak eta larruazaleko gaitzak murrizteko. Gaur egun, haurrek lurrean jaten dute, eta lurrean jasotzen dituzte klaseak eta mediku-laguntza, zuhaitz baten gerizpean edo etengabe termiten erasoa jasotzen duten zurezko eraikin txiki batean. Obrako itzalpeko gelak nutrizio-unitateko prestakuntza-, nutrizio- eta osasun-jardueretarako erabiliko dira, baita haurrentzako jolas- eta heziketa-ekintzetarako, gurasoentzako tailerretarako, osasun brigadentzako eta klinika mugikorretarako ere.
PRESTAKUNTZA JARDUNALDIAK
Haur-nutrizioko batzordeetako gurasoen % 90ek hartzen dute parte ama-haurren zainketa lantzeko, eta gaixotasunen aurkako prebentzioa lantzeko prestakuntza-tailerretan.