Ngameriek laster prest egongo da ama-haur zentrora doazen haurrak frutez eta barazkiz hornituko dituen baratza martxan jartzeko.
Turkana tribua artzaintzan jarduten du nagusiki, elikatzeko eta baliabideak lortzeko ia ekintza horren mende egonik. Dena den, San Pablo Apostoluaren Misio Komunitearen (SPAMK) laguntzarekin ur-iturrien sarbidea hobetu denez, azkeneko urteetan komunitate batzuk fruta eta barazkiak ekoizten hasi dira.
Rode fundazioak eta SPAMK-k martxan jarri duten gosearen aurkako proiektu integralarekin, gainera, Ngameriek-eko komunitateak fruta eta barazkiak landatzeko beste baratza bat eskuragarri izango du. Horrekin, ama-haur zentrora doazen 6 urtetik beherako 70 haurren elikadura hobetzea lortuko da.
Guzti hau bideratu ahal izateko, komunitateko gazte batek 2017ko lehenengo sei hilabeteetan zehar Furrows in the Desert programan formakuntza jaso du, SPAMK-k Lobur-en duen programa bat dena. Han basamortuko lurraldeetan elikagaiak ekoizten ikasi du.
Komunitatera bueltatzean, baratza eta zeinbait frutarbola landatuko diren lursaila prestatzen hasi da. Prestakuntza horretan, ongarria egiteko material organikoa bildu du, garbiketa lanak egin ditu eta lurraren goldea egin du.
Baratza martxan jarri ahal izateko, gero ongarridun lurrez eta areaz beteko diren zulo sakonak egitea beharrezkoa da.