?> Aldaketa askotako urtea – Turcana

Aldaketa askotako urtea

Irribarreak eta poztasun aurpegiak. Turkanako azpiegiturak, hezkuntza eta osasuna hobetzeko urtebetez lan egin ondoren, Rode fundazioak lagundu dituen pertsonengan hori da ikusten dena. Ngameriek, Alagama eta Ekurruchanai-eko Ama-Haur unitateetako 221 haur eta familiek etekina lortu dute.

Planifikatu bezala, Ngmeriek komunitatean eguzki-energia bidezko ur-hornikuntza azpiegiturak eraikitzeaz gain, itzal-gela bat, dutxak eta komunak ere egin dira. Nahiz eta pauso txikiak iruditu, familia hauentzako erabateko aldaketa suposatzen du, izan ere, ez dituzte kilometro asko ibiliko oinarrizko baliabide hauez gozatzeko. Ilusio handiz, komunitateko kide batek nekazaritzan formakuntza jaso du eta, honela, bere lidergo eta familia guztien laguntzarekin, komunitate-baratze bat sortu dute, non lehenengo haziak hazten hasi diren.

 

Ez dira soilik azpiegituretan aldaketak egin, 221 haur hauek egunero zaintza jasotzen dute. Guztiei gosaria eta bazkaria ematen zaie, komunitateak bizi duen egoerak ezinezko egiten zuena.

 

Guzti honek ekarpenak dakartza Garapen Jasankorrerako helburuentzako:

Herrialdeak egoera politiko latza bizi badu ere, aurrerapauso hauek ematea lortu da. Izan ere, abuztuko hauteskundeek eta urriaren 26eko hauen errepikapenak gizartean tentsio handia sortu du. Langileak eta enpresak egoera konplexu baten erdian sentitzen dira eta 2007ko matxinadak eta gertakari bortitzak errepikatzeak beldur ematen die. Egoera hau dela eta, proiektuko partaideetako batzuk bozkatzeko etxera bueltan joan behar izan zuten eta, beste zenbaitzuk, egoera ikusirik, familiekin geratzea erabaki zuten. Gertakari hauek Turkana-ko zenbait eraikitze jardueretan atzerapenak eragin zituzten, igeltsero, iturgin eta material pisutsuen garraiorako eta baratza lantzeko beharrezkoa zen traktorea konpontzeko mekanikari faltagatik. Pausoz-pauso jazoera hauei aurre egin zaie eta espero ziren emaitzak lortu ahal izan dira.

 

Biztanleriarentzako urte emankor eta zoriontsua izan da. Beraz, bidean oztopoak sortzen badira ere, hurrengo urtean SPAMK eta Rode Fundazioa, Egüés harana, Barañain eta Burladako udaletxe, Iruñeako mankomunitatea, Garapenerako Kooperazio Funtsako Nafarroako 100 udalerri baino gehiago, Rovita Fundazioa eta Huarteko udaletxearen laguntzarekin, Ngameriek, Alagama eta Ekurruchanai komunitateekin batera lan egiten jarraituko dute, hauen bizi-baldintzak hobetzeko helburuarekin.